Igandean ere mutxikoak dantzatuko dituzte Oiartzunen

Martxoko laugarren igandea da datorrena (24a) eta, ondorioz, mutxikoak dantzatzeko elkartuko dira Oiartzungo dantzazaleak. HELTA Helduen Tailerretako dantza taldeak antolatuta, 12:00etan hasiko dira dantzan Doneztebe plazan. Larunbatean ere, mutxikoak dantzatzeko aukera izango da ordu eta toki berean. Saio hori Korrika Batzordeak antolatu du, Korrikaren egitarauaren barruan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.