'Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak', Goiatz Labandibarren lehen liburua
admin
Bidasoa
Gaur goizean aurkeztu du Goiatz Labandibar oiartzuarrak bere lehen liburua Donostian: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak. Iaz, Igartza Saria irabazi zuen (Beasaingo Udalak, CAFek eta Elkar argitaletxeak antolatutakoa) eta horren emaitza da liburua.
Hauxe da sinopsia: “Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, “geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga”.
12 ipuinez osatutako lan horren bizkarrezurra, beraz, geltokiak dira. “Istorio bakoitzean, hiri bakoitzean, bertako tren geltokiak esanahi berezia du”, zehaztu du egileak. Hala ere, pasarte bakoitzak bere istorioa, pertsonajeak, tokiak… ditu. 2008ko udan Interrail bidaia egin zuen Labandibarrek, eta hiri horietan egon zen. Horregatik aukeratu ditu: “Batzuetan nabarmenago, besteetan gutxiago, hiri horietan ikusi, bizitu edo sentitutakoak ere agertzen dira istorioetan”.
Elkarreko arduradunen arabera, egileak “lortu du hiri bakoitzaren funtsa jasotzea eta istorio bakoitzari dagokion kolorea eranstea, guztietan gaiak ezberdinak izan arren: askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina, tokiz kanpon sentitzen denaren sentimendua…” .
Kazetaria, ofizioz
Goiatz Labandibar oiartzuarra, kazetaria da ofizioz. OARSOALDEKO HITZAn lan egin zuen, eta gaur egun Oiartzungo Udaleko komunikazio arloan ari da lanean. Hainbat literatura sari irabazi izan ditu.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.