Union Txiki taldearen bazkaria egingo dute apirilaren 27an

Errenteria-Oreretako Union Txiki futbol taldeak 42 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko bazkaria egingo dute, apirilaren 27an, Egi-Luze sagardotegian. Union Txikin ibilitako jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta zale guztiak daude gonbidatuta bazkarira. Bertan parte hartzeko 40 euro sartu beharko dira Euskadiko Kutxako kontu korronte zenbaki honetan: 3035 0011 26 011 0 127558. Dirua sartzerakoan norberaren izena eta abizena zehaztu beharko dira. Horretarako azken eguna apirilaren 22a izango da. Informazio gehiago honako telefono zenbakira deituta jaso daiteke: 670 20 53 52.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.