Korrika 18ren gaineko argazki lehiaketa abian du Pasaia-Lezo Lizeoak. Hala, ikastolako hezkuntza komunitateko kideei argazkiak bidaltzeko eskatu zieten, lehiaketan parte hartzeko, eta horiek guztiak
bere webgunean bildu ditu Lizeoak. Jakinarazi dutenez, hilaren 22a baino lehen esango dute nor den argazki lehiaren irabazlea.