Kirolez blai! saioan, Ohorezko Erregionaleko Oiartzun hartuko dute hizpide etzi. Taldearen “denboraldi bikaina” aztertuko dute gonbidatuek eta Joxe Migel Lopez esatariak. Hiru gonbidatu izango dira Oiartzun Irratiko saioan: Aritz Bereziartua
Giovanni aurrelaria, Eñaut Fernandez
Yogu erdilaria eta Eñaut Loperena atzelaria.
Saioa 13:15ean emango dute FM107an eta
www.oiartzunirratia.org webgunean. 20:30ean errepikatuko dute.