Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hondarribia jaun eta jabe izan da Astilleron baina bandera Bermeora joan da, huts batengatik

admin
Bidasoa
2013/03/18
Ama Guadalupekoa

Sasoi ona erakutsi dute hondarribiarrek Kantabrian

Ama Guadalupekoak denbora onena egin zuen larunbat arratsaldean El Astilleron (Kantabria, Espainia) egin zen estropadan, baina ezin izan zuen San Jose bandera etxera ekarri, aulki mugikorreko ontzia kanporatu zutelako, lehen postuan zihoala ibilbidetik irten zelako. Izan ere, proba mistoa da El Astillerokoa, traineruen eta 8+en jardunak uztartzen dituena. Modalitate bakoitzak bere sailkapen propioa du, baina bietan parte hartu behar du bandera irabazi nahi duenak. Parte hartu baita bukatu ere. Parte hartzaileek lehenik igoera proba egin zuten, 4 kilometro aulki mugikorreko ontziek eta bost kilometrokoa traineruek, ziaboga batekin. Ondoren, sprint txapelketa, 500 metroetan, aulki mugikorrekoek eta traineruen igoeran sailkatutako lehen hirurek. Hondarribia Arraun Elkarteak traineruen igoera eta bi sprintak irabazi zituen, baina konbinatuaren garaipena eta bandera Bermeorentzat izan zen, haiena izan baitzen 8+en igoera bukatu zuen bakarra —Hondarribiako bezala etxeko ontzia ere kanporatu zuten epaileek—. Gertatutakoa gertatuta, ez zen polemikarik egon, hondarribiarrek egindako akatsa onartu zutelako. Nolanahi ere, pozik zeuden berdeak, traineruarekin nagusitasun handia erakutsi zutelako: igoeran hamar segundu atera zizkioten Bermeori eta hamahiru Astillerori, eta kilometro erdiko proba azkarrean ere azkarrenak izan ziren, etxeko ontziari zein Bermeokoari bosna segundu ateraz. San Jose igoeran sailkatu ziren lehen bost traineruak aurkari izango ditu Hondarribiak San Miguel Ligan eta, momentuz, sasoi onean dagoela erakutsi du Ama Guadalupekoak aurredenboraldiko probetan. Hondarribiko jaitsieran bigarren geratu zen Orioren atzetik, Orion irabazi zuen etxekoen ontziaren eta San Pedroren aurretik —Hondarribian ere hirugarren izan zen San Pedro—, eta Astilleron indartsuena izan dira Orbañasosen mutilak. Hori bai, Orioko eta Pasaiako traineruak ez ziren Astillerora joan eta ontzi batzurekin oraindik ez da lehiatu Hondarribiko lehen ontzia, haien artean, Kaikurekin eta Tiranekin.

Astilleroko igoera. Sailkapena

Igoera. Aulki mugikorra
  1. Bermeo  12.38.74 Hondarribia eta Asillero kanporatuta.
Igoera. Traineruak
  1. Hondarribia  16.48.88
  2. Bermeo  16.57.71
  3. Astillero  17.00.12
  4. Castro  17.06.82
  5. Pedreña  17.10.36
  6. Camargo  17.34.56
  7. Arraun  17.41.32
  8. Santurce  17.46.07
  9. Hoindarribia B  17.59.33
  10. Mundaka  18.07.64
  11. Raspas  18.16.19
  12. Santander  18.39.90
  13. Colindres  18.58.08
  14. Luanco  18.59.23
Sprinta. Aulki mugikorra
  1. Hondarribia  1.19.24
  2. Astillero  1.24.05
  3. Bermeo  1.24.86
Sprinta. Traineruak
  1. Hondarribia  1.26.38
  2. Astillero  1.27.12
  3. Bermeo  1.27.92
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.