Hainbat kontzertu emango dituzte kontserbatorioko eta musika eskolako ikasleek

Ikasturteko bigarren hiruhilekoari bukaera emateko Udal Kontserbatorioko eta Musika Eskolako ikasleek hainbat kontzertu emango dituzte aste honetan Irungo zenbait tokitan. Lehen hiru kontzertuak zahar egoitzetan emango dituzte: bihar Ama Xantalenen, etzi Inmakuladan eta etzidamu Caserren. Emanaldi horiek bertako kideentzako dira soilik. Ostegunean, eta guztiei zuzenduta, Oinarrizko Mailako eta Maila Profesionaleko musika bandek Kontserbatorioko entzunaretoan joko dute, 19:00etan. Ostiralean, beste hiru kontzertu emango dituzte eta horrekin zikloa itxiko dute. Txistuko ikasleek, Txistularien Udal Bandarekin batera, emanaldia eskainiko dute Kontserbatorioko entzunaretoan, 17:30ean. Gero, beste emanaldi bat izango da, oraingoan Hondarribiko Musika Eskolako ikasleekin trukean. Eta bukatzeko, beste truke baten ondorioz, Julio Bravok zuzentzen duen Musika Eskolako orkestrak Lezoko Gezala Auditoriumean joko du, 19:00etan. 73 kontzertu Ikasturteko hirugarren eta azken hiruhilekoa hasi aurretik, 73 kontzertu eman ditu Irungo Kontserbatorioak. Horietatik 28 zentroko entzunaretoan eman ditu, beste hainbeste Irungo beste lekuetan eta 17 hiritik kanpo.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.