Oreretarren lekukoa, Nafarroan

Errenteria-Oreretako Gure Esku euskalgintzako herri ekimeneko kideek Korrikarekin bat egin, eta Nafarroako Zangozan euskararen aldeko AEKren lasterketa erraldoiarekin bat egin dute bart gauean. Hain zuzen ere, Gure Eskuko zortzi kidek 03:43an hartu zuten Korrikaren lekukoa, 844. kilometroan, euskarak, elkartasunak eta konpromisoak mugarik ez dutela azaltzeko. Izan ere, bertako kilometroa erosteko herritarren artean diru bilketa egin zuten oreretarrek, eta horri esker betetzeke zegoen kilometro bat egin dute Gure Eskukoek. Ondoko bideoa eta irudiak bertakoak dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.