Datorren asteburuan pasako da 18. Korrika Hondarribitik, Baionara bidean. Igandeko goizaldean pasako da lasterketa herritik, 03:00ak aldera, eta lehenago barrikote afaria egingo dute Muaran, “berotzeko”. Izena eman nahi duenak
posta elektronikoz egin dezake. Afariaren prezioa 15 eurokoa da.