Auto karabana egingo du Herrirak 197/2006 doktrina bertan behera uzteko eskatzeko
Lezoko herri bilguneak auto karabana egingo du bihar 197/2006 doktrina bertan behera uzteko eskatzeko. Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Ines del Rio euskal presoaren kasuan joan den urteko uzatailean emandako epaiari Espianiako Estatuak aurkeztutako helegitea aztertuko du etzi, eta horren harira deitu dute mobilizazioa herri bilgunekoek. Doktrinak Europako Giza Eskubideen konbentzioa urratzen duela ebatzi zuen orduan Estrasburgok. Zabaldutako “aukera berriei” trabak jartzea eta prozesua “blokeatzea” leporatu dio Espainiako Estatuari Lezoko Herrirak eta doktrina ezarria duten euskal presoak aske uzteko exijitu dio.
Auto karabana Lezoko Futbol zelaiko aparkalekutik abiatuko da bihar 19:30ean. Halaber, etzi Erreteria-Oreretan 19:30ean Herriko Enparantzatik abiatuko den manifestazoarekin bat egitera deitu ditu herri bilguneak lezoar guztiak.