Lupa Mostra: hilaren 27tik 31ra Errenteria-Oreretan

Donostia eta Oreretako dokumentalen Lupa Mostraren seigarren edizioa egingo dute aurten, hilaren 27tik 31ra. Bost egunetan zehar proiekzioak (22 ez-fikzio film), otorduak, topaketak, mahai inguruak… izango dira. Errenteria-Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartearen eta Donostiako Banda Bat Elkartearen ekimena da Lupa. Errenteria-Oreretan, bertako Zintzilik Irratiaren historiari buruzko 27 urte ez dira ezer filmaren proiekzioarekin hasiko dute mostra, 27an. Bestalde, berritasun bat iragarri dute: Oreretako ikastolarekin egingo duten emanaldi berezia. “Ikastolako gazteentzat proiekzio berezi bat egingo dugu Alfredo Torrescallesen Flores de la Frontera filmarekin”, jakinarazi dute. Urtero bezala, proiekzioak doan izango dira, eta filmak egileek beraiek aurkeztuko dituzte. Egitarau osoa, hemen ikus dezakezue.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.