Euskarazko bi film ikusteko aukera, etziko kale ekintzan
Asteburu honetako kale ekintzan, etzi, euskarazko filmak ikusteko aukera izango dute LH 1-6 mailetako haur eta gaztetxoek. LH 1. eta 4. maila arteko ikasleek Haurtzaro Ikastolako jantokian izango dute hitzordua, Robots filmarekin, 16:30ean. LH 5 eta 6. mailakoek, berriz, Aita, zonbia naiz filma ikusteko aukera izango dute, ordu berean, baina Manuel Lekuona Bibliotekan.