
XX. mendean Hondarribiak izandako zabaltze urbanistikoa landuko dute bisitan
Santiago Noain Maura arkitektoak zuzendurik, bisita gidatua egingo dute larunbatean Hondarribian, XX. mendeko hiri-lurren garapena eta arkitektura garaikidea aztertzeko. Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkartearen (HONDAE) ekimena da eta herritar guztiei irekita dago. 10:00etan hasiko da bisita Santa Maria atean, eta, besteak beste, Puntal auzotik igaroko da ibilbidea.