Asteburuan beste 11 partida jokatuko dituzte palistek. Horietako 5 bikote oiartzuarrak izango dira: lau Hirugarren Mailan ariko dira eta beste bat Bigarren Mailan. Asteburuan, gainera, lehen fasea bukatuko dute eta kanporaketak jokatzen hasiko dira gero. Aste Santuan ez da partidarik izango, eta apirilaren 6an ekingo diote berriro txapelketari.
Hauek izango dira asteburuan jokatuko dituzten partidak:
Larunbata, martxoak 16, 09:00etan
- Bigarren Maila:
Gomez-Matxain/Murua-Olaizola.
- Hirugarren Maila:
Askasibar-Roteta/Etxebeste-Iribar.
- Lehen Maila:
Bikutze-Gastesi/Kerejeta-Gurrutxaga.
Zabalo-Lazkano/altzugarai-Santamaria.
Larunbata, martxoak 16, 15:00etan
- Hirugarren Maila:
Getaria-Olasagasti/Etxabe-Manterola.
Rekalde-Apezetxea/Zuriarrain-Berabide.
- Bigarren Maila:
Zapirain-Martinez/Altzuri-Arruti.
Angulo-Ortega/Katalintxo-Izoztegi.
Igandea, martxoak 17, 09:00etan
- Hirugarren Maila:
Astiazaran-Munduate/Marugan-Medrano.
Bidegain-Mitxelena/Lasa-Mendizabal.
- Lehen Maila:
Ubeda-Azpeitia/Aizpuru-Lopetegi.