Udalak jakinarazi du, kultur ondarea digitalizatu duela, Eusko Jaurlaritzarekin izandako elkarlanari esker, eta “sarean herritar gutzien erabilerarako egon dadin”. 1994tik 2011ra arte argitaratutako
Mugarri liburuak daude sarean, batetik. Eta 1956tik 2011ra arteko Oiartzun urtekariak, bestetik.
Horrez gain, On Manuel Lekuona zenaren zenbait lan ere digitalizatu dituzte:
Del Oyarzun antiguo, esaterako. Baita udalaren beste zenbait “dokumentu historiko ere”: 1755eko uddal ordenantzak, adibidez.
Eusko Jaurlaritzaren
Liburuklik atarian kontsulta daiteke material hori guztia,
Mugarri edo
Xanistebanak hitza bilatuta. Egutegian, gainera, urtea aukera dezakete erabiltzaileek.