Marlaxka Ak erraz irabazi du, baina liderrak ez du hutsik egin

Gipuzkoako Preferente Mailan ari den Hondarribia Marlaxka Xake Elkarteko taldeak zalantzarik gabeko garaipena lortu du asteburuan Anaitasuna Kakuteren kontra (0,5-3,5) baina ezin izan du Urnieta liderrarekiko tartea murriztu, urnietarrek emaitza bera lortu baitzuten Astigarragan, Mundarrorekin. Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, puntu eta erdi aurretik da Urnietako taldea —26 puntu dituzte eta 24,5 Marlaxka Ak—. Hondarribiarrek Eibar A nahiko gertu dute atzetik —23 punturekin—, baina eibartarrek liga amaiera zailagoa dute. Lidergoa lortzeko, geratzen diren bi lehiak irabaztea eta Urnietak bietako batean huts egitea beharko luke Marlaxkak. Behintzat, urnietarrek baino hobe bukatu behar dute, bi puntu murrizteko —bi taldeeen arteko partidan Urnietak irabazi zuen, 1-3—.

Hondarribia Marlaxka Xake Elkarteko taldeen emaitzak

Lurraldeko Preferente Maila

  • Anaitasuna Kakute A-Hondarribia Marlaxka A  0,5-3,5
Lurraldeko Lehen Maila
  • Andoain-Hondarribia Marlaxka B  2-2
Lurraldeko Bigarren Maila. Jaitsiera fasea
  • Hondarribia Marlaxka C-Iriondo C  2-2
Lurraldeko Hirugarren Maila. Igoera fasea
  • Eibar B-Hondarribia Marlaxka D  4-0
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.