Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Iritsi da traktorea!

admin
Bidasoa
2013/03/12
Arraztalo elkarteak egindako kanpainak lortu du helburua: iritsi da traktorea Oiartzuna. Atzo egin zuten aurkezpen ofiziala Doneztebe plazan.
Iñaki Artola monitorea, bi langilerekin

Iñaki Artola monitorea, bi langilerekin

Pozik daude Arraztaloko kideak jarritako xedea lortzera iritsi direlako. Pedro Del Olmo kideetako batez azaldu duenez, orain errazago egin dezakete lana: “Lehen bizpahiru egun pasatzen zituzten langileek baratze bateko lurrari buelta emateko, orain goiz batean ia dena egin dezakete”. Langile horiek, gainera, “pozez txoratzen” daudela dio, lanak azkarrago egiteaz gain, hobeto egin ditzaketelako. Traktoreak zama arindu die eta, gainera, autonomia eman. Astelehenetan, 18:00etan, kontsumo taldeko 30-35 kideei beraiek barazkiak banatzen dizkiete. Haiek ere harro daude lortutakoarekin: “Beharrezkoa zen erreminta hori lortzea. Makinarik gabe prozesu guztia luzeagoa eta nekagarriagoa zen. Orain, ea lortzen dugun kontsumo taldea handitzea eta jende gehiagorengana iristea”. Horretan dabiltza. Hirugarren baratza bat lortu dute Ergoienen 500 metro karratu ingurukoa, Bide Alde jatetxearen ondoko aparkalekuaren atzealdean. Beste bat ere badute Ergoienen, 1.500 metro karratukoa. Eta hirugarren Kazkazuri plazaren ondoan dago, plaza inguruan (3.500 metro). Helburua, langile gehiagorekin barazki ekologiko gehiago ekoiztea da, eta interesdunen itxaron zerrenda murriztea. Izan ere, 30 pertsona edo familiatik gora daude itxaron zerrenda horretan. Produktu eta kanpaina gehiago Del Olmok jakinarazi duenez, kanpaina gehiago egiteko asmoa dute. Hala, orain arteko laguntza eskertu die herritarrei, baina adi egoteko ere eskatu die, aurrerantzean ere laguntza beharko dutelako. Bitartean, barazki ekologikoak ez ezik, sagardo ekologikoa ere lantzen jarraituko dute. Bestalde, gogorarazi dute, astelehenetan ez dituztela barazkiak bakarrik banatzen Doneztebe plazako hitzorduan. Bertan, arrautzak, ardi esnea, gazta eta ezti ekologikoa eskuratzeko aukera ere badute kontsumo taldeko kideek. Horrez gain, bertatik pasatzen diren interesdun guztiek Arditurrin egindako ogia ere eros dezakete. Arazoa, plazara Arraztaloren helburu nagusia, gaixo psikikoei eta euren familiei laguntzea da, eta gaixoak gizartean eta lan munduan integratzea. Azken finean, orain arte etxean geratzen zen arazo bat plazara ateratzen ari dira. Horri esker, langileak eurak ere ohartu dira zer egiteko gai diren, eta asko asko hobetu da euren egoera. Autonomia, ilusio eta konfiantza gehiago dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.