IPK elkarteak San Patrizio ospatuko du larunbatean Hondartza auzoko bost tabernatan

Hendaiako Iparraldeko Prod musika elkarteak (IPK) bi urte bete ditu eta larunbatean ospatuko du Hondartza auzoan, St. Patrick festarekin. Egun horretarako IPKk eta Hendaiako tabernek bost kontzertu antolatu dituzte beste hainbeste ostatuetan, 19:00etatik aurrera. Elkartetik jakinarazi dutenez, pintxoak doan jarriko dituzte hurbiltzen direnentzat. IPK, Hendaiako musika zale boluntarioz osatutako elkartea da, Hendaiako Geltoki kaleko 13. zenbakian egoitza duena. Beste hainbat elkarteren laguntzarekin, Iparraldeko Konpilazioa argitaratzen dute urtero Interneten —dagoeneko zortzi disko atera dituzte—, Ipar Euskal Herriko talde berriak sustengatzeko, eta talde horiei kontzeertuak antolatzen laguntzen diete. Gainera, sortu zenetik hainbat ekitaldi antolatu ditu herrian, haien artean iazko St. Patrick festa eta Olentzero Rocker, bi urtez. IPKri buruz informazio gehiago nahi duenak elkartearen webgunea bisitatu dezake.

Hendaiako 2. St. Patrick festako egitaraua:

  • 19:00-20:00. Barouf ostatuan, Krok n Roll (Hendaia).
  • 20:15-21:15. Txirrimiri ostatuan, Zeze (Biarritz).
  • 21:30-22:30. Barmout ostatuan, Perku afro (Hendaia).
  • 22:45-00:00. Bar Van ostatuan, GHEP (Urruña).
  • 22:30-00:00. Kote Cafe ostatuan, Shaman (Hendaia).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.