Pasai Antxoko Gazteen Asanbladak urrats berria egin du bere komunikazio eginbidean. Hala, iazko otsailean
Zizt aldizkaria argitaratzen hasi ziren, eta neguko geldialdiaren ondoren, lanari berriz ekin diote, eta iragarri dute
aldizkariaren bloga ere sortu dutela: “Gazteen oihua entzutea garrantzitsua dela uste dugu oraindik, eta hau da eskaintzen dugun txokoa”. Bloga gaztetxeak bideratuko duen arren, edozeinek idatz dezakeela iragarri dute, “batez ere mugimenduak izango du lekua bertan”. Bide horretan, blogean Herritarren txokoa izeneko atala prestatu dutela nabarmendu dute.