Lezoko 55 familiek eman dute izena autokonposta ikastarorako

Lezoko 55 familiek eman dute dagoeneko izena autokonposta ikastaroa egiteko. Udalak antolatuta, hilaren 20an eta 21ean egingo da lehen ikastaro txanda eta oraindik izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute: “Interesdunek hilaren 15era bitartean dute izena emateko aukera”. Horretarako  udaleko erregistrora jo beharko dute, informazio bulegoko 943 52 15 38 telefono zenbakira deitu edo atezate[abildua]lezo.net helbidera mezua bidali. Saioak ordubetekoak izango dira eta doakoak, eta bertan parte hartzen duten familiek konposta kaxak jasoko dituzte ikastaroa amaituta. Halaber hondakin organikoak etxean konpostatzen dituzten lezoarrek %40ko hobaria izango dute hondakinen tasan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.