Korrika Kulturalaren barruan, erakusketa irekiko dute gaur Errenterian

Korrika ate joka ari da, eta hainbat ekimen prestatu dituzte datozen egunetarako Korrika Kulturalaren barruan. Gaur bertan erakusketa bat inauguratuko dute, 20:00etan, Xenpelar Etxean. Igandera arte izango da martxan. Aste honetan bertan Zigor DZrekin master clasa izango da. Bihar izango da, 20:00etan, Xenpelar Etxean bertan. Hurrengo egunean, berriz, etzi, Xabi Solanorekin musikaz hitz egiteko aukera izango da ordu eta toki berean. Azkenik, larunbatean, kontzertu maratoia egingo dute Errenteria-Oreretako tabernetan. Arratsaldean hasiko dira kontzertuak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.