Julen Mujika preso politiko sanjuandarra gose greban dago, Frantziako Muret Seysses espetxean. Izan ere, bertan Xabier Aranburu preso ondarrutarra
ziegan isolatuta dute joan den asteko astelehenetik, eta harekin bat egiteko neurria izan da gose grebarena. Espetxe horretan Juan Carlos Estevez
Melli oreretarra dago ere. Donibaneko Herrira-k egoera hori salatu du, eta mobilizazioak prestatzen ari direla iragarri du.