Ekain Etxeberriak eta Andoni Ugaldek txapela jantzi dute

Oiarpeko pilotari Ekain Etxeberriak eta Andoni Ugaldek, txapela bana jantzi dute asteburu honetan. Etxeberriak, Bortzirietako Txapelketa (Nafarroa) irabazi du, Enaitz Telletxea nafarra 18-9 garaitu ondoren. Ugaldek, Euskal Herriko Txapelketako Gazte Mailako finala irabazi du Tolosako Beotibar pilotalekuan, Elizalde nafarra 22-7 gaindituta.
Ekain Etxeberria

Ekain Etxeberria

Andoni Ugalde

Andoni Ugalde

Finala, atzeratuta Iñigo Ugalde oiartzuarra ere finala jokatzekotan zen asteburuan, Euskal Herriko Txapelketako 22 urtez azpiko mailan. Finala, baina atzeratu egin dute. Data ez dago jarrita, “finala zein pilotarik jokatu behar duten ari baitira hautatzen federazioan”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.