Datorren astean hasiko dira Gabarrari kaleko lanak

Gabarrari

1,1 milioi euro eta lau hilabeteko epea izango dute lanak amaitzeko

Datorren astelehenean, hilaren 18an hasiko dira Gabarrari kalea berriro hiritartzeko lanak, aireportuaren ondoan. Construcciones Campezo enpresak egingo ditu obrak, eta lau hilabeteko epea izango du obra entregatzeko. Gabarrari kalea berriro hiritartzeko udalak aurreikusi duen aurrekontua 1,1 milioi eurokoa izango da. Hondarribiko alkate Aitor Kerejetak azaldu duenez, kalearen hirigintza goitik behera aldatuko dute: “Proiektuaren helburua azpiegitura ia denen berriztatzea da, bai herriarenak direnak baita konpainia pribatuenak ere, airetik doazen kableak ere lur azpitik pasako direlarik. Hortaz gain, lurra ere aldatuko da, Hondarribian zehar egiten ari garen berriritartzeen irizpide berdina jarraituko dugularik hemen ere”.
Gabarrari argia

Egun airetik doazen kableak lur azpian sartuko dituzte

Egingo dituzten lanen artean aparkalekuen arautzea izango da, kalearen fondoak antolatuz, trafikoa errazteko: “Errepideen zentzuak orain artekoak bezalakoak izango dira, eta aldatuko direnak aparkalekuen ordenazioak izango dira” argitu du alkateak. “Etxebizitzak dauden aldean, aparkalekuak linean joango dira, eta enpresak dauden tokian aldiz, egun autoak edozein modulan aparkatzen dutela ikusita, hormigoizko espaloi bat egingo da aparkaleku funtzioak betetzeko. Zer esanik ez aparkalekuek etxebizitzetarako sarrerak errespetatuko dituztela” gaineratu du Kerejetak. Gabarrari kalearen hiritartzen lanak, 2013an hasiko diren mota honetako lehen obra izango da. Bigarrena udazkenean hasiko da, San Pedro kalekoa. Lehenago, Portuan egiten ari diren lanak bukatu beharko dituzte, hirugarren faseari dagozkionak. Hilabete honetan bertan Soroetak auzoko lana bukartu  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.