Hendaiako Gazte Eguna, iruditan

Eguraldia lagun, hamarnaka gazte bildu dira Hendaiako Gazte Egunean. Goizean Ipar Euskal Herriko gazteriaren gaineko hitzaldia izan dute Merkatu Zaharrean, eta hori bukatuta, herritik diana egin dute. Une honetan herri bazkaria egiten ari dira Merkatu Zaharrean, eta arratsalderako utzi dituzte festarekin lotutako beste ekimenak. Ondoko irudiak eta bideoa goizeko ekimenenak dira. Hendaitz gazteen asanbladak lehenengoz antolatu du Gazte Eguna, baina aurretik izan ziren beste asanbladek ere antzeko ekimenak egin zituzten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.