Oarso Taldeak deituta, giza katea abiatu berri da Foru Plazatik. Jai giroan, musikaz lagunduta eta marrazoz mozorrotuta erdialdeko kaleak zeharkatuko dituzte. Hogei bat lagunek egin dute bat protesta ekimenarekin. Murrizketen kontrako banderolak eta etxe kaleratzeen kontrako kamixetak zituzten hainbat lagunek.