Errenteriako Ezker Anitzak bat egin du gaurko giza katearekin
Gaur, 18:00etan, Oarso Taldearen ekimenez, “krisiaren eta haren arduradunen” kontrako giza katea abiatuko da Errenteria-Oreretako Xenpelar plazatik. Errenteriako Ezker Anitza-EBk bat egin du ekimen horrekin, eta esan du “egungo murrizketa politikak” eragiten ari direla egoera “gero eta beltzagoa” izatea: “Neurri horiek ez dute krisiarekin bukatuko, nabarmena da hori”. Horregatik gaurko mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak: “Egoera honetatik ateratzeko modu bakarra ‘aski da!’ esatea da».