Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Oihana Etxebarrieta: "Hasi ginenean baino gehiago gara"

admin
Bidasoa
2013/03/08
Gaur kalera ateratzeko eguna da. Emakume langilearen nazioarteko egun honetan aldarrikapena eta festa eskutik helduta joaten dira askotan, eta haserre edo izututa egoteko arrazoiak ditugun arren, gaur ondo pasatzera aterako gara ere, merezi dugulako. Egoera ez da ideala, ez gaude parekidetasun batean (batzuek hala sinestarazi nahi diguten arren), oraindik salatzeko egoerak bizi behar izaten ditugu emakumeok, zein gizonek. Oraindik lortzeko eskubide asko dauzkagu eta aldatzeko bizi(o)molde asko. Emakumeok ez dugu gure gorputzen gaineko kontrol osoa, jaietan ezin dugu modu berean parte hartu, lan beragatik soldata baxuagoa kobratzen jarraitzen dugu, emakumeak hilak, bortxatuak eta jipoituak dira, publizitatean gure irudi eta gorputzak erabiltzen dira… Krisiak gainera lortutako apur hori galtzeko arriskuan jarri gaitu. Jada lan merkatuan genuen egoera txarra bazen areagotu egingo da hau, prekarietatea, lanaldi partzialak, amatasunagatik kanporatzeak… Gainera, oraindik ere etxetik kanpo egiten den hori kontsideratua izango da bakarrik lan bezala, eta zaintza lana askoz gutxiago baloratzen jarraituko da… Hala ere, hasi ginenean baino gehiago gara, eta hori ospatu behar dugu. Herrietan geroz eta neska feminista gazte talde gehiago aurki ditzakegu, Ernai gazte antolakunde berriak ere, adibidez, bere helburuetan Euskal Herria Sozialista eta Feminista eraikitzea txertatu du, gazte asanbladetan gaiak presentzia dauka, eta zenbait lanketa antolatzen dira, elkarlanean egitarau oparoak antolatzen dira Martxoaren 8aren gainean… Mugimendu feminista indarra hartzen dabil, baina beste elkarteek ere lan hori beraien egunerokotasunean txertatu izana pozteko modukoa da. Pixkanaka, baina aurrera goaz! Garai batean emakumearen bozka eskubidea onartzen ez zuten horiek, gaur egunean emakumeek jaietan parte hartzearen kontra edo abortatzeko eskubidearen kontra daudenak dira. Hemendik urte batzuetara, historiara pasatuko direnak. Feminismoa, aldiz, horrelako jarrerak atzean utzi eta aurrera egiten jarraitu duen mugimendu bezala pasatuko da historiara. Gaur egun duguna ez galtzeko lan egin behar dugu, eta bitartean aurrera egiten jarraitu. Gaur hori ikusarazi behar dugu, baina duguna eta lortuko dugun hori ere ospatzeko eguna izan behar du. Alaitasunetik eta elkarlanetik ere lan egiten dakigulako. Zorionak guztioi! Ondo pasatu gaurko eguna, gozatu, indarrak hartu eta aurrera egin! Eta eskerrik asko, urte hauetan guztietan, honaino heltzea ahalbidetu duzuenoi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.