Irungo Bilduren udal taldea kexu agertu da Emakumeen Egunaren harira udaleko alderdi guztiek, Bilduk kenduta, sinatu zuten erakunde adierazpenarekin. “Bilduk ez zuen babestu Eudelek sustatu eta Bilduk ez beste alderdi guztiek sinatu zuten agiria, hutsune eta gabezia nabarmenak zituelako”. Horren ordez testu alternatiboa aurkeztu zuen Bilduk (beheko dokumentua da, PDF artxiboa), “baina ez zen bozkatzera ere iritsi”.
Hala ere, udalaren ebazpena babestu ez arren, gaurko 19:00etarako deitutako elkarretaratzean izango dela esan du Irungo Bilduk —mobilizazioaren ondoren argibideak emateko adierazpenak egingo dituzte—, eta aldi berean, Txingudi Anti Sexistaren manifestazioarekin bat egin eta bertaratzeko eskatu diete herritarrei. 19:30ean abiatuko da San Juan plazatik manifestazio hori.
Irungo Bilduren adierazpena, Martxoak 8