Doktrina bertan behera uzteko eskatuko dute San Pedron astelehenean
San Pedroko herri bilguneak 197/2006 doktrina bertan behera uzteko eskatuko duen elkarretaratzea deitu du datorren astelehenerako. Trintxerpeko plazan egingo dute elkarretaratzea 19:30etan hasita, eta bertako bizilagun diren Gabriel Zabala eta Jon Ander Urkizu euskal resoak aske uzteko galdegingo dute. Zabalari joan den urte ameiran ezarri zioten doktrina eta 2023. urtera arte luzatu zioten kondena. Urkizuk berriz, 2007an gelditu behar zuen aske, baina doktrina ezarri zioten eta horrekin 2016. urtera arte luzatu diote zigorra.Urkizu Teruelgo (Espiania) espetxean dago eta Zabala Villabonan (Asturias, Espainia).