Pasaiako Berdintasun Mahiak sortze eta eratze bideari ekin dio. Lagunartea, Bekoz Beko, Azkuene, Harremantxo eta Topaketak elkarteetako emakumeek osatzen dute mahaia, Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloarekin eta hainbat norbanakorekin batera. Hala, mahaiaren helburua da herriko emakumeen elkarteek duten ibilbidea ezagutaraztea, elkarlana sustatzea, eta partaideen arteko harreman sarea sendotzea. Eta bide horretan lehen urratsa Jabekuntza Eskola izango da: “Eskola izango dugu emakumeok gure bizitzaren eta gorputzaren jabe izateko, bizimodu duina izateko, gure orain ekonomiko eta soziala eraikitzeko, eta edonon gaudela ere, herriko zuzeneko eragile izateko».
Atzo eman zuten mahaiaren berri Pasaiako emakumeek, Trintxerpeko alkateordetzan egin zuten agerraldian. Bertan esan zuten herriko emakumeen taldeek lan handia egiten dutela, hainbat jarduerarekin, eta horren erakusle izan zen alkateordetzako areto nagusia, emakumeek egindako lanekin atondu zutelako. Gainera, hilaren 3an Donostiako Lilatonean parte hartu zuten emakumeak zoriondu zituzten agerraldian izan zirenek, eta datozen egunetarako antolatu dituzten ekimenen berri eman zuten. Honakoak dira:
Bihar (Martxoak 8)
17:00etan, Ta ni zer? antzezlana Trintxerpeko alkateordetzan.
18:15ean, Errenteriako eskualdeko manifestaziora joateko (19:15ean da) martxa Trintxerpeko Gudarien Enparantzatik abiatuko da.
18:45ean, martxa Antxotik pasatuko da.
Martxoak 16, larunbata
Antxoko Kultur Etxean, autodefentsa ikastaroa.
Martxoak 23
Antxoko Kultur Etxean, emakume gazteentzako autodefentsa tailerra.
Jabekuntzaren gaineko mahai-inguruak
Martxoaren 13an, San Pedron
Martxoaren 20an, Antxon
Apirilaren 10ean, Trintxerpen
Apirilaren 18an, Donibanen
Sexu eta ugalketa eskubideen aldeko erakusketa
Martxoaren 26tik apirilaren 11ra Trintxerpen
Apirilaren 11tik 26ra Antxon
Apirilaren 26tik maiatzaren 6ra San Pedron
Apirilaren 18an, Donibanen, 18:30ean, Donibaneko Victor Hugo Etxean
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.