Langabeentzako doako euskara ikastaroetarako izena eman daiteke

Errenteria-Oreretako langabeek euskara doan ikasteko aukera izango dute, udalaren eta herriko euskaltegien (udal euskaltegia eta Xenpelar AEK) eskutik. Izena dagoeneko eman daiteke udal euskaltegian nahiz Xenpelar AEK-n, eta hilaren 15era arteko epea izango da horretarako. Ikastaroa apirilaren 8tik ekainaren 21era arte izango da. Ikastaroa doan jasotzeko, hainbat baldintza bete beharko dira: batetik, Lanbidek ematen duen lan egoeraren ziurtagiria aurkeztea, eta behin izena emandakoan, ikasleek gutxienez, %85eko asistentzia bermatzea. Aurretik ere martxan egon da esperientzia hori, eta ikasle nahiz irakasleek “bikain” baloratu dutela jakinarazi du Errenteriako Udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.