'Zinema musika agertokira' ekimena Oiasso museora joango da

Oiasso Erromatar Museoak Zinema musika agertokira zikloa hartuko du ostiral honetan (hilak 8). Alain Corneau zinegilearen Todas las mañanas del mundo (Tous les matins du monde da izenburu originala)filma proiektatuko dute, 19:00etatik aurrera. Zikloak musikaren eta zinearen arteko hainbat harreman biltzen ditu eta ostiralean proiektatuko dute filmak ere harreman hori islatzen du. Marin Marais musikari gaztearen istorioa kontatzen du filmak; Maraisek ahalegin guztiak egingo ditu Jean de Sainte Colombe zango-biola maisuak bera ikasle bezala hartzeko. Aktoreen artean daude Gérard Depardieu, Jean-Pierre Marielle, Anne Brochet, Caroline Sihol eta Guillaume Depardieu. Zinema musika agertokira zikloa joan den astean aurkeztu zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.