Musikeneko orkestrak kontzertua emango du igandean Itsas Etxean

Musikeneko orkestra

52 ikaslek osatzen dute Musikeneko orkestra

Musikeneko Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du igandean, hilaren 10ean, Itsas Etxea Auditoriumean, Philippe Ferroren zuzendaritzapean. Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia da eta 52 musikari gaztek osatzen dute. Sarrerak dagoeneko eros daitezke, herriko bi turismo bulegoetan, hiru euroko prezioan. Kontzertua 12:00etan hasiko da.

Musikeneko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiko programa:

  • Fanfare for a common man (Copland).
  • Prélude pastoral et joveuse marche (Chabrier).
  • Rites (Absil).
  • Ouverture cubaine (Gerschwin).
  • Candide suite (Bernstein).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.