Gimnastika erritmikoko Udaberri Txapelketa jokatuko dute Oiartzunen

Martxoaren 10ean (igandea) gimnastika erritmikoko Udaberri Txapelketako lehenengo fasea jokatuko dute Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Gipuzkoako Gimnastika Federazioak eta Tximeleta Kirol Elkarteak antolatuta, 10:00etatik 12:30era lehiatuko dira gimnastak. Tximeletako kideek jakinarazi dutenez, txapelketa horretan Gipuzkoako hainbat kirol elkarteko gimnastek parte hartuko dute, tartean noski, Tximeletako kirolariek: “Udarregi, Axular, eta Oiartzungo Haurtzaro eta Elizalde taldeak ere bertan izango ditugu”. Gogoz prestatu direla zehaztu dute. “Lan gogorra egin ondoren, ilusio handiarekin ipiniko dira epaileen aurrean, haien lana gogoz defendatuz”, gaineratu dute. Zortea opa diete: “Gimnasta guztiei zorte on opa diegu eta garrantzitsuena, disfrutatzea eta ondo pasatzea”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.