Martxoaren 8ko ekimenetan parte hartzeko dia egin du Oiartzungo Herrira-k
Ostiralero elkarretaratzea deitzen du Oiartzungo Herrira Herri Bilguneak, 20:00etan. Aste honetan, baina ez da elkarretaratzerik izango: “Martxoaren 8a dela eta, emakumeen eskubideen aldeko aldarria egiteko unea dela iruditzen zaigu. Gainera, herrian preso dagoen emakume bat dugu, eta gogoratu nahi dugu preso dauden emakumeen giza eskubideak ere errespetatuak izan daitezen bermatu behar dugula”.
Hala, oiartzungo herritarrei dei egin diee martxoaren 8aren harira egindako deialdietan parte hartzeko.