Asteburuan, bi kontzertu Trintxerpeko Mogambon

Asteburu emankorra izango dute musikaren zaleek asteburuan, baldin eta Trintxerpeko Mogambo aretora (Azkuene kalea, 17) hurbiltzen badira. Bi emanaldi prestatu dituzte, bat ostiralerako eta beste larunbaterako. Emocrust, noise eta hardcore doinuak ekarriko dituzte Pasaiara bi kontzertuetan. Honakoak dira: Martxoak 8, ostirala, 21:00etatik aurrera:
  • Burning Night (Frantzia)
  • Meido (Bilbo)
  • Erroma (Donostia)
Martxoak 9, larunbata, 21:00etatik aurrera:
  • El Punto Devil (Bartzelona)
  • Criatura (Zaragoza)
  • The Crowd (Bartzelona)
  • Managaitz (Zarautz)
  • Kuma No Motor (Baiona)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.