Lehen 'trapua' du etxean Hondarribiak

Hondarribiako arraunlariak Orioko banderarekin Sasoi aurreko bigarren traineru estropada jokatu zuten larunbatean Orion Oarsoaldeko eta Bidasoko ontziek. Eta urteko sasoi honetan ondoriorik atera badaiteke, horietako bat da bertako traineruak bide onetik doazela. Izan ere, Orioko II Babyauto Ikurrina Hondarribiak irabazi zuen, hirugarrena San Pedro izan zen (etxekoen atzetik), eta seigarren postuan gelditu zen San Juan. Atzerago iritsi ziren helmugara Trintxerpe-Illunbe (hamaikagarren postuan), San Pedro B (hamabigarrenean), Hibaika (23. postuan) eta San Juan B (26. postuan). Ondoko PDFan dago sailkapen osoa, maila guztietakoa. Orioko sailkapena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.