
Emakume batzuk, Emekiren ikastaroetan egindako lanak ikusten, atzo inaugurazioaren ondoren
San Pedro kaleko 47. zenbakian, Lekuona tabernaren ondoan, jarri dute aurten Emeki Elkarteko kideek ikastaroetan egindako lanen erakusketa. Hondarribiko emakume taldeak martxoaren 8ari lotuta antolatutako ekitaldietatik lehenengoa da hori. Atzo inauguratu zuten, Frantziska Agirreri egindako omenaldiaren aurretik. Erakusketa hilaren 10a arte bisitatu daiteke, arratsaldez. Besteak beste, trikota, jantzigintza, lentzeria, eskulanak, farfailak, akuarela eta imitaziozko bitxiak aurki daitezke bertan.
Emakumearen Astea Hondarribian
Martxoak 4tik 17ra
- Emakume artisten erakusketa irekiko da, Zuloaga Etxean. Margolanak, eskulturak, argazkiak eta grabatuak. Martxoaren 17ra arte bisitatu daiteke, udal liburutegiaren ordutegian. Inaugurazio ekitaldia hilaren 7an.
Martxoak 8
- Emakumearen Nazioarteko Eguneko bazkaria, Sugarri jatetxean. Izena eman nahi duenak 943 64 34 02 telefono zenbakira deitu edo elkartearen helbidera idatzi behar du.
- 20:00etan, Pink sari fim luzearen emanaldia, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da.
Martxoak 9
- 20:00etan, No es fácil antzezlana, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarreraren prezioa 4 euro izango da.
Martxoak 10
- 20:00etan, Las chicas de la lencería filmaren emanaldia, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da.
Martxoak 17
- Emakume artisten erakusketaren itxiera, Zuloaga Etxea udal liburutegian.