Correosek azken diskoa aurkeztuko du De Cyne Reynan

Esponjas para borrar el horizonte azken lana aurkeztuko du Correos talde donostiarrak ostegunean, 23:00etan, De Cyne Reynan. Lana labetik atera berria da, urtarrilaren 29an argitaratu baitzuen. Iñaki de Lucasek (El columpio asesino, La Buena Vida, Berrio…) hartu du diskoa produzitzeko ardura, elektronikari bultzada emanez. Hala ere, baxu distortsionatuek eta power-pop erritmo dantzagarriek euren tokia izango dute, taldearen esentziari eutsiz. Diskoa zabaltzeko Internet bidezko telesail moduko bat martxan jarri dute, Mikel Antero taldeko kideak berak zuzendutakoa. Axel Casas (Vhs, el Terrat) y Rubén Ontiveros (Qué vida mas triste, La Sexta) gidoilariek parte hartu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.