Andoni Ugalde eta Iñigo Ugalde, Euskal Herriko finalera
Andoni Ugalde eta Iñigo Ugalde Oiartzungo pilotariek Euskal Herriko txapelketaren finalera iristera lortu dute asteburuan, eskuz banakako modalitatean.
Andoni Ugaldek Gazte Mailako finala jokatuko du Tolosan ostiralean. 20:00etan du hitzordua Beotibar pilotalekuan, lehenengo partida izango da berea, Elizalde nafarraren kontra.
Bestalde, Iñigo Ugaldek datorren igandean jokatuko du 22 urtez azpiko finala, Mungiako pilotalekuan, 11:00etan lehenengo partida. Isasmendi gasteiztarraren izango du kontrario.
Trinketeko finalak
Larunbatean, Kadete eta Gazte mailan, Gipuzkoako Trinketeko finalak jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek binaka. Bikote bana izango da maila bakoitzeko finalean.