Ramon Iribarrengo ezpondaren inguruan ikerketa bat egingo dute

 
Hondarribiko lurjauzia

Hondarribiko lurjauzia

Ramon Iribarren pasealekuaren atzeko aldean dagoen ezpondaren inguruan lan egin ahal izateko adostasun batera iritsi ziren atzo Hondarribiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideetako zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritza eta Espainiako Gobernuko Kostako Zuzendaritza Orokorra. “Aurten lur jausi ugari egon dira, eta gehiago dira ezpondaren inguruan Lurgorri eta Iterlimeneko bizilagunek dauzkaten kezkak; horregatik, udaletik beharrezkoa ikusten genuen bilera bat deitzea. Lehen ordu erdia Higer Bidean eman genuen lur jausiak bertatik bertara ikusten eta administrazio bakoitzaren lur eremuak zeintzuk diren ikusten”, adierazi du Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak. Lau administrazioen artean %25ean ordainduko dutela azaldu zuen alkateak eta hiru asteko epean proposamen tekniko bat bidaliko die Hondarribiko udalari eta “horrela “arazoaren konponketa bidean sartuko gara”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.