Iritsi dira kaldereroak Oiartzunera

http://youtu.be/fsmgY6d90oc

Arratsaldean musikaz eta kolorez bete dute Oiartzungo plaza kaldereroen konpartsak. Ibargain Musika Eskolako Iñaki Gurrutxaga buru zutela, Aialde kaletik Doneztebe plazara igo dira musikariak zein kaldereroak. Behin plazan, kaldereroen ohiko abestiak interpretatu dituzte eta ijitoen ezkontza antzeztu dute. Bihar Inude eta Artzainen txanda izango da. Hona hemen biharko egitaraua:
  • 09:00etan: Elizalde auzoan zehar, dianak: Auntxa Trikitixa Eskolaren eta Lartaun Txistulari Taldearen eskutik.
  • 11:15ean: Inude eta Artzainen Konpartsa aterako da Aialde kaletik. Konpartsaren parte izango dira herriko hainbat elkarte ere: Oiartzungo erraldoiak, Ibargain Musika Eskola, Oiartzungo danborrada, Lartaun Txistualri Taldea, Haurtzaro Dantza Taldea, Elizalde Dantza Taldea, Auntxa Trikitixa Eskola, pilota eskola, futbol eskola, jostailu fanfarrea eta Oiartzungo dultzaineroak. Antolatzaileek zehaztu dute, gainera, sorpresaren bat izango dela, baina horretarako konpartsa ikustera gerturatu beharko dute oiartzuarrek. Parte hartzera ere animatu dituzte.
  • 13:00etan: desfilea bukatuko dute, udaletxean bandera jarriz. Hitz batzuk esango dituzte Asier Legorburu zinegotziak eta Artzain eta Inude nagusiek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.