Oiartzunek lider postua ken diezaioke Hernaniri

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek, liderraren kontra jokatuko du asteburuan, Hernaniren kontra (51 puntu). Asteak daramatzate oiartzuarrek bigarren postuan puntu bakarrera (50 puntu), eta asteburu honetako partidan baliteke oiartzuarrek lider postua eskuratzea. Horretarako irabazi egin behar dute bihar 16:15ean Karla Lekuonan jokatuko duten partida. Berdinketak ez du balio, Hernanik puntu batera jarraituko bailuke. Eta oiartzuarrek galduz gero, are gehiago urrunduko da liderra. Oiartzuarrak, beraz, duten onena ematera aterako dira bihar zelaira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.