Frantzian lapurtutako auto bat aurkitu dute Errenterian
Ertzaintzak Frantzian ostutako auto bat aurkitu zuen atzo Errenteria-Oreretan, eta lapurretarekin zerikusia izan dutelakoan 30 urteko bi gizon atxilotu zituen. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo 09:15ean atxilotu zituzten bi gizonak, AP-8 autobidean. Gaineratu duenez, auto bat ikusi zuten “behin-behineko matrikula plakarekin”, eta susmoak sorrarazi zizkien ertzainei.
Dokumentazioa eskatu ostean, bastidorea trokelatua ikusi zutela azaldu du Segurtasun Sailak, eta gidariaren atea indarrez hartua izan zela. Artxibotan begiratu ostean, autoa Frantzian lapurtu zutela egiaztatu zutela adierazi du.