Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko Naiara Casi eta Aida Males bikain ibili dira igandean egin zen Tolosako txakurkros proban. Emakumeen Senior Mailan lehenengo bi sailkatuak izan ziren. Gizonak ere fin ibili ziren, Gazte Mailan Jon Perezek irabazi zuen, eta Patxi Azpiazu, berriz, bigarren izan zen Beterano Master Mailan. Laugarren geratu zen Jose Mari Altuna Beterano A Mailan.
Elurrari aurre egin behar izan zioten korrikalari eta euren txakurrek Tolosako proban. Eguraldiak, ordea, ez zituen korrikalariak kikildu eta 66 atera ziren. 11 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten Triangelu plazatik atera, Uzturre mendira igo eta berriro Triangelu plazan bukatzeko.
Hurrengo probak etxean izango dituzte Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kideek: martxoaren 10ean Errenteriako VI. Txakurkrosa jokatuko dute (Gipuzkoako Txapelketa), eta apirilaren 14ean, berriz, Oiartzungo II. Txakurkrosa (Gipuzkoako ligako azken proba).