Ipuin kontalaria izango da bihar liburutegian, euskaraz
Bihar, asteazkenarekin, Lupe Lekuona ipuin kontalariak udal liburutegira bisitaldia egingo du, 4 eta 7 urte bitarteko haurrei euskarazko ipuinak kontatzeko. Saioa 18:00etan hasiko da eta, ohi denez, gurasoek kanpoan geratu beharko dute.