Pasaiako egunerokoa
Bou Nabarra Euzko Gudontzidiaren ontziari lotuta joango da igandean. Ontzi hori Matxitxakoko batailan erasotu eta hondoratu zuteneko urteurrena gogoan izango dute —martxoaren 5ean beteko da horren 76. urteurrena—. Izan ere, ontzi horretan gudari pasaitarrak zeuden, eta ontzia bera Donibaneko PYSBE bakailao enpresako ontzi izan zen, guda ontzi izan aurretik. Matxitxako Elkarteak eta Pasaiako Udalak antolatu dituzte ekimen horiek, eta honakoa da igandeko egitarau zehatza:
- 12:30ean, aurkezpena eta Joseba Tapiaren saioa.
- 12:35-13:05, C. Day Lewisen The Nabarra (1938) poemaren irakurketa publikoa.
- 13:10, omenaldia, Joseba Tapiaren musikarekin. Enrique Moreno ontziaren komandate pasaitarraren senideek oroigarria erakutsiko dute; San Pedroko Paqui Fernandezek —Bou Nabarra-n hil zen lehen gudariaren alaba— lore eskaintza egingo du.
- 13:30, ekitaldia bukatuko da.