Ander Imazek irabazi du Malerrekako Txapelketa
Asteburuan, Oiarpeko hiru pilotarik jokatu dute Malerrekako Pilota Txapelketako (Nafarroa) finala. 22 urtez azpikoetan, elkarren kontra lehiatu dira A. Ugalde-I. Ugalde oiartzuarrak eta Goikolea-Imaz amurriotarra eta oiartzuarra. Azken horiek izan dira garaileak, lehenak 18-22 gailenduta. Ander Imaz oiartzuarrak, beraz, txapela jantzi zuen asteburuan.
Gainontzeko emaitzei dagokienez, Euskal Herriko Txapelketako finalera iritsi da Andoni Ugalde. Oiarpeko pilotariak, 22-12 irabazi dio asteburuan Arrakudiagako Ibarrondori. Ondorioz, Gazte Mailako finala jokatuko du.
Ez du zorte bera izan Iñigo Ugaldek. 22 urtez azpikoen mailan, 17-22 galdu du finalerdia asteburuan, Amurrioko Guaristiren kontra.
22 urtez azpikoetan, baina binaka, Hernandez-Imaz oiartzuarrek ere galdu egin dute (ez dira finalerdiak oraindik). 18-22 gailendu zaizkie Amurrioko Dorronsoro-Legarreta.