Oiartzun Azmarrin taldeak antolatuta, krisiari buruzko solasaldia izango da asteazkenean herrian. Antolatu nahi dituzten hausnarketarako topaketen lehena izango da.
19:30ean jarri dute hitzordua, Manuel Lekuona Bibliotekan,
Krisia: kasualitatea? izenburupean.
La Doctrina del Shock dokumentalaren laburpena emango dute, eta gero Xabi Anza eta Manu Robles Arangiz fundazioko kideek azalpenak emango dituzte. Ondoren, solasaldi irekia izango da. Honako galderen gainean egingo dute dute hausnarketa: Nola iritsi gara egungo egoerara? Nork eragin du? Kapitalismoaren bilakaeraren errepasoa egingo dute.
Herritarrei animatzeko deia egin diete.